XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herrilanetarako Saila. IRAGARKIA.

Bizkaiko Foru Aldundiko Herrilanetarako Sailaren 1990eko urtarrilaren 22ko 168. Foru Aginduaren bidez, helbidea Barakaldoko Euskadi Etorbideko 15garrenean duen Alba Publiter izenekoari, zehatze-espedientea (64-ES esp.) ireki zaio, berrogeitamar mila (50.000) pezetatakoa dena, Errepideei buruzko 1977ko otsailaren 8ko Araudi Orokorreko 111. artikuluetan xedatutakoaren arabera (B.O.E., 1977ko maiatzaren 17ko 117. zenbakia).

Aipatu helbidean berari haren berri ezin eman izan zaiolako, eta Administrazio Prozedurari buruzko 1958ko uztailaren 17ko Legeko 80.3 eta baterako artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, honako iragarki honen bidez jakinerazten zaio araubidez, aipatu Foru Aginduaren aurka, honako erabaki-iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatu beharreko hamabost (15) egunetako epearen barruan, Bizkaiko Aldundiaren Gobernu Kontseiluari gorabidezko errekurtsoa, baita bidezkoets dezakeen beste edozein ere, jar diezaiokeela oharteraziz, Administrazio Prozedurari buruzko 1958ko uztailaren 17ko Legeko 122 eta baterako artikuluetan eta Bizkaiko Egunkari Ofizialaren otsailaren 23ko eranskineko otsailaren 13ko 87/3. Foru Araueko 69 eta 70. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Bilbon, 1990eko martxoaren 14ean.

- Foru Diputatua, Federiko I. Bergaretxe Zurimendi.